XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Topatutakoan, ez genuen inolako itxura berezirik aurkitu.

Edozein merkatal bulego zirudien.

Gure kobratzailea ez genuen aurkitzen.

Juan Jose Alhambra da estatu mailan hedaturiko enpresa honek Bilboko egoitzan duen arduraduna.

Gure harridura ikustean, laster argitzen digu: fracdun gizona publizitaterako amarru bat besterik ez da.

Noizbehinka ateratzen da kaleetatik gure adierazgarria jendearen artean ezagutaraziz.

Egunero zorrak kobratzen aritzen direnek, ordea, askoz ere itxura diskretoagoa dute.

Gure lana ez da jendearen ikusmina biztea.

Alderantziz, ahalik eta diskretoen ibiltzen saiatzen gara.

Kontu egizu gehienetan norbaiten atzetik joaten garela, bere iruzurraren frogak aurkitzeko, eta ez zaigula komeni bera horretaz jabetzea.

Talde honen zerbitzuak eskatzen dituztenak enpresa arruntak dira gehienetan.

Banketxeak, merkatal enpresak, ganaduzaleak... Alhambraren esanetan, normalean ordaindu nahi ez eta hor zehar izugarri auto onarekin joaten diren horien atzetik ibiltzen gara.

Enpresak antolatu, dirua lortu eta alde egiten dutenak dira, enpresa txikiak kaltetuz.

Milioiak jokoan daudela askotan, eta iruzurra egin dutenak legearen aurka doazela jakinik, ez litzateke arraroa erantzun bortitza dutenekin topo egitea.

Indarra ere erabili beharrean aurkitzea arraroa ez litzatekeela esaterakoan, azkarra izan da gizon honen erantzuna:

erabiltzen dugun indar bakarra legearena da.

Ez litzateke errentagarria indarkeria erabiltzea.

Egunen batean legea haustea leporatuko ligukete.

Garai bateko metodoa, makilkadak ematearena, baztertu asmoz sortu zen gure enpresa, eta guk ez dugu zorduna egurtzen, barregarri utzi baizik.

Indarrik ez, baina legea bai.

Hori diote behintzat behin eta berriz kobratzaile hauek.

Enpresako detektibeen laguntzaz, bezeroek eskatutako zordunen atzetik ibiltzen dira, bere negozio eta jabetza guztiak ezagutu asmoz.

Erabiltzen dugun indar bakarra legearena da; indarkeria ez da errentagarria J.J. Alhambra.

Guk hori aztertzen dugu.

Duen jabetzaren arabera eskatu ahal izango bait du gure bezeroak zor zaiona.

Frogatu egin behar du iruzurtzaileak ordain dezakeela.

Horrela, matoien arteko negozioa zirudiena, ikertzaileen lan isila bihurtu da.

Gure artxibategian 30.000 iruzurtzaileren fitxak ditugu, eta horrek aurrerakuntza handia suposatzen du bezeroarentzat, gehitu digu arduradunak.

Artxibategi hau gero eta handiagoa dela eta, proiektu berri bat kaleratu du enpresa honek.

Bulego arruntetan lan egiten da iruzurtzaileen mugimenduak ikertzerakoan.

J.J. Alhambra, El Cobrador del Frac enpresako gerentea, kobratzaile lanetan aritzen da gehienetan

Ikerlari lana oso gustokoa duela dio, mehatxuak jaso arren.